Segurako atariak eta balkoiak dotoretzeko lehiaketa martxan da
Hamalaugarren urtez antolatu dute udalak eta Azoka Batzordeak. San Joan egunean banatuko dituzte sariak.
Aurreko urteetan bezala, herriko balkoiak eta atariak dotoretzeko lehiaketa antolatu dute Segurako Udalak eta Azoka Batzordeak. Hamalaugarren lehiaketa da aurtengoa, eta herria ahalik eta txukunen eta dotoreen izatea da helburua. Segurako etxe guztiek parte hartzen dute lehiaketan.
Bi kategoria daude. Batetik, balkoirik dotoreenak sarituko dituzte: 150 euro lehenengoari eta 100 euro bigarrenari. Bestetik, atari dotoreenek ere jasoko dute saria: 150 euro lehenak eta 100 euro bigarrenak.
Seguran beti izan da balkoiak eta atariak apaintzeko ohitura, eta hori mantentzeko asmoz antolatzen dugu lehiaketa. Iosune ArrondoSari banaketa. Lehiaketako sariak San Joan egunean banatuko dituzte, jaietako egitarauaren barruan. Eguerdiko hamabietan izango da sari banaketa. Bertsolariek harrera egingo diete irabazleei eta herriko abesbatzak ere parte hartuko du.













