Seguran EH Bilduk irabazi ditu bozak, 404 boto jasota
SEGURA. Alkatetzarekin eta bost zinegotzirekin jarraituko du EH Bilduk, eta Eñaut Telleria izango da alkatea. EAJk 355 boto jaso ditu, eta lau zinegotzi izango ditu Segurako alkatetzari eustea lortu du EH Bilduk botoen %49,75 lortuta, 404, eta Eñaut ...
SEGURA. Alkatetzarekin eta bost zinegotzirekin jarraituko du EH Bilduk, eta Eñaut Telleria izango da alkatea. EAJk 355 boto jaso ditu, eta lau zinegotzi izango ditu
Segurako alkatetzari eustea lortu du EH Bilduk botoen %49,75 lortuta, 404, eta Eñaut Telleria izango da alkatea. Bost zinegotzi izango ditu EH Bilduk Segurako Udalean, eta EAJrenak izango dira gainontzeko lau eserlekuak. 355 boto jaso ditu EAJk, botoen %43,72. Bestalde, PSE-EEk sei boto jaso ditu eta ez du zinegotzirik izango.
Udaleko emaitzekin «gustura» agertu da Telleria, eta ardura «ilusioz» hartuko duela adierazi du. «Lau urte hauetako lana ona izan da, eta gure programarekin jarraituko dugu».
Guztira 1.109 segurar zeuden atzoko bozetara deituta, 832 lagunek eman zuten botoa. Parte hartzea, hortaz, %75ekoa izan da, duela lau urtekoa baino apur bat baxuagoa.