Errigoraren kanpainan 3.070 barazki kontserba poto eskatu dituzte Goierrin
Zaldibian eta Seguran ekainaren 9an jaso ahalko dira eskariak, eta Beasainen ekainaren 12tik aurrera.
Kontserbak jasotzeko epea Eskariak jasotzeko garaia da orain. Goierriren kasuan, ekainaren 12tik aurrera, Beasaingo Herri Dendan (San Inazio kalean) eskuratu ahal izango dira bakoitzak eskatu dituen kontserba loteak. Asteko bi egunetan egongo da denda zabalik: ostiraletan 17:00etatik 19:30era eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Seguran eta Zaldibian, berriz, ekainaren 9an jaso ahalko dira eskariak Errigoraren guneetan, goizez nahiz arratsaldez; 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era arteko ordutegia zehaztu dute.