Mikel Garmendia Olaziregi (Donostia, 1915-Beizama, 2015) gudaria hil zen atzo. Lau urterekin Ordiziara joana, goierritartzat jo izan du bere burua. Azken urteetan Beizaman bizi izan da, eta azken biak Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan igaro ditu. Apirilaren 23an bete zituen 100 urte, eta hilabete beranduago, maiatzaren 23an, omenaldia egin zioten Beizaman Garmendiari senide, herritar, lagun eta hainbat politikarik. Gaur asteartea egingo da haren aldeko hileta elizkizuna Beizamako San Pedro elizan, 17:30ean.
Goierrin bertan eman zion hasiera bere ibilbide politikoari ordiziarrak, Eusko Langileen egunkaria saltzen, hain zuzen. 1936an, 21 urte zituela, Ordiziara sartu zen Fronte Nazionala, eta Intxarkudia bataloiko kide egin zen . Harrezkero, asko izan dira Garmendiak bizitako pasadizoak.
Torrelavegako (Kantabria, Espainia) bidean atxilotu zuten gudaria, eta heriotza zigorrera kondenatu zuten. Dueson eta Larrinagan egon zen preso. Ia bi urte igaro zituen egoera hartan, heriotza zigorrera kondenatuta. 1939an heriotza zigorra kendu zieten euskal preso guztiei, eta Alcala de Henaresko (Madril, Espainia) kartzelara eraman zuten,1943a bitartean. Handik irtetean, Afrikara eraman zuten soldadutza egitera, Bigarren Mundu Gerra bete-betean zela.
Soldadutza bukatzean ere, morroi gisa lana egitea suertatu zitzaion, Valle de Los Caidos-en. Herrikide batek lagundu zion handik irteten: Andres Arana ordiziarrak. Hark eman zion lana bere enpresan, Andaluzian, Bilore xaboi lantegian. Dokumentazio faltsuarekin egin zuen Valle de Los Caidosetik ihes, Pablo Aguado Martinen izenpean. Urteak igaro zituen Andaluzian bizitzen, eta 54 urte zituela bueltatu zen Euskal Herrira. Haren bizitzaren inguruko xehetasun gehiago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.