Irailaren 13an izango da proba Idiazabalen eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Gazteak erakartzeko ibilbide motzagoa prestatu dute.
![Idiazabalgo Kirol astearen barruan aurkeztu dute Axari Trail mendi lasterketaren hirugarren edizioa.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/06/IMG_1237.jpg)
Idiazabalgo Kirol astearen barruan aurkeztu dute Axari Trail mendi lasterketaren hirugarren edizioa.
Idiazabalen irailaren 13an jokatuko da hirugarren urtez
Axari Trail mendi lasterketa. Bi berrikuntza nagusirekin aurkeztu dute gaur Axari Trail Kirol Astearen barruan, aretoa jendez beteta zegoela. Batetik, bi ibilbide prestatu dituzte: orain arteko 25,4 kilometrokoa eta 16,4 kilometroko ibilbide laburra. Kadete mailako korrikariek (15-17 urte bitartekoek) egingo duten ibilbide bera da laburra deitu diotena.
Bigarren berrikuntza izena emateko moduan dago: Internetez soilik egin daiteke
www.kirolprobak.com webgunean. Irailaren 8ra arte dago izena emateko aukera.