Bihar banatuko dituzte Kimetz elkartearen XXI. Kontakizun Laburren Lehiaketako sariak. Ordiziako emakume elkarteak urtero antolatzen du lehiaketa, eta sari banaketa laguntzeko, ikuskizun bat egiten dute. Aurten, Itxaro Borda idazleak eta Itsaso Gutierr...

Bihar banatuko dituzte Kimetz elkartearen XXI. Kontakizun Laburren Lehiaketako sariak. Ordiziako emakume elkarteak urtero antolatzen du lehiaketa, eta sari banaketa laguntzeko, ikuskizun bat egiten dute. Aurten, Itxaro Borda idazleak eta Itsaso Gutierrez musikariak osatutako
Poesia musikaz jantzia errezitaldi musikatua eskainiko dute. 22:00etan hasiko da ekitaldia, Barrena jauregian. Sarrera debalde izango da.
Nafarroa Behereko Itxaro Borda idazleak 2014an argitaratutako
Zure hatzaren ez galtzeko poesia bilduma batean oinarritzen da ikuskizuna. Poema horietan, «aho bilorik gabe» azaltzen dira idazlearen pentsaera eta ikuspegiak. Baina ahozkotasunaz gain, zuzenean musikaz lagunduta «indar handiagoa» hartzen dute haren poemen hitzek. Biharko saioan, Itsaso Gutierrez gitarra jolea izango du lagun. Jauko Barik, Keike, Xarma eta On taldeetan ibilia da donostiarra. 2013an, emakumeen kontrako tratu txarrak euskal musikan nola landu diren aztertzeko Eten egitasmoa jarri zuen martxan.
Ikuskizunaren aurretik sari banaketa egingo dute. Aurten, euskarazko kontakizunen sari nagusia eman gabe geldituko dela aurreratu dute.