Hausteskundeetako emaitzak aztertu eta etorkizuneko lan-ildoak finkatu ditu gaur Lazkaon Gipuzkoako EH Bilduk
Gipuzkoako batzarra egin du gaur goizean EH Bilduk Lazkaon. Udal eta foru hauteskundeetako emaitzen balorazioa egin, eta aurrera begirako lan ildoak zehaztu dituzte bertan. Hauteskunde emaitzen balorazioa herriz herri egin dutela azaldu dute koalizioko ordezkariek: “behetik gorako hausnarketa prozesua egiten ari da Gipuzkoako EH Bildu”, esan du Ainhoa Beolak.
“Hauteskunde emaitzen inguruan ariketa zintzoa egin dugu gaurkoan, bai kuantitabiboa baita kualitatiboa ere. Herrietan izandako batzarretan egin diren hausnarketak nahiko homogeneoak izan dira. Hau da, ikuspegi konpartitua dugu botu galeraren atzean dauden arrazoien inguruan eta kohesio handia dago aurrera begira ezarri behar diren neurri zuzentzaileen inguruan”, esan du.
Politika egiteko moduei dagokionez, gauzak “askoz hobet egin beharra” nabarmendu dute: “Edozein egitasmo politiko aurrera eraman baino lehen herritarrekin askoz gehiago landu behar dira gaiak. Herritarrei gehiago entzun eta ibilbide konpartituak diseinatu behar ditugu”.
Aurrera begirako lan ildoen inguruan, baikor da Gipuzkoako EH Bildu. “Hauteskunde hauetan ehun mila borondate baino gehiago biltzeko gai izan gara eta hori oso oinarri sendoa da etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Hauteskunde hauetan lortu ditugun 400 zinegotzi, 17 batzarkide eta 40 alkatetza aldaketa politiko eta sozialaren mesedetan jarriko ditugu”.
Erabakitze eskubidea agenda politikoaren erdian kokatzea izango da EH Bilduren lehentasuna. Euskal Herria bidegurutze historiko baten aurrean dagoela diote eta koalizioak “tamainako erantzuna” eman nahi dio erronka horri.