Iker Irribarria txapeldunorde geratu da
Iker Irribarria pilotari aramarrak ezin izan zuen, larunbatean, 2. Mailako Banakako Txapelketa irabazi, Tolosako Beotibarren. Victor Esteban errioxarrak 22 eta 17 irabazi zion finalean, lehen unetik aurrea eta alde handia hartuta. 3-3ko berdinketaren ondoren, Victorrek 12-4, 13-8, 17-10 eta 19-13 aldeko izan zuen, uneoro markagailua. Sakez hiru tanto egin zituen Irribarriak, eta jokoan zapzpi. Aurkariak, berriz, bost sakez eta hamabi jokoan. Hutsak ere gehiago egin zituen Victorrek: 7, aramarraren 4ren aldean.
Finalean atzetik tanto sorta bat atzetik jarri arren, ez zuen inoiz etsi Irribarriak. Ahalaren eta kalitatearen erakusgarriak egin zituen, baina ezkaraiarrak ondo kudeatu zuen abantaila. Profesionaletan martxoan debutatu ondoren, Bigarren Mailako finaleraino iritsi da aramar gaztea.