Olagi sagardotegiak diploma jaso du XIV. Sagardo Lehiaketan
Joan den urtarrilean sagardo denboraldiari Altzagako Olagi sagardotegian eman zioten hasiera. Bat egin zuten bertan Goierriko sei sagardotegik irekiera bateratua egiteko. Orain, Olagi sagardotegiak diploma lortu du Gipuzkoako XIV. Sagardo Lehiaketan, i...
Finalerako beste bost sagardotegirekin batera sailkatu zen Altzagakoa eta larunbatean jokatutako finalean finalisten artean geratu zen. Gartziategi sagardotegiak (Astigarraga) irabazi zuen lehenengo saria, Altzuetak (Hernani) bigarren egin zuen eta hirugarren Gaztañagak (Andoain). Finalista izan ziren Olagirekin batera Aburuza (Aduna) eta Begiristain (Ikaztegieta) sagardotegiak.
Aurten sagardo dastatzaile adituek osatu dute lehenengoz epaimahaia. Guztiak Fraisoroko Dastagunean ikasi eta diplomadun dastatzaileak dira. Inoiz baino sagardogile gehiago aurkeztu dira lehiaketara, hain zuzen,Gipuzkoako 17 herritako 35.













