Ekainaren 18an eta 19an II. Elkartasun Egunekin Etiopia Utopia proiektua laguntzea da helburua.

I. Elkartasun egunen amaiera ekitaldia.
Ordiziako Oianguren Institutuak II. Elkartasun Egunak antolatu ditu ekainaren 18rako eta 19rako. Aurtengo kanpainaren helburua Etiopia Utopia proiektua laguntzea da.
Etiopiako Tigray eskualdeko bizitza kalitatea hobetzeko lan egiten du Etiopia Utopia gobernuz kanpoko erakundeak. Hainbat proiektu bideratzen dituzte eta horietako bat, kirolarekin zerikusia duena da.
Kirolaren bidez, «ohitura txarrak baztertu» eta komunitatean integratzen laguntzen diete etiopiarrei.
Etiopiarako dirua biltzeaz gain, kirol materiala ere bildu nahi du Oianguren Institutuak: erabiltzen ez diren zapatilak, kamisetak, galtzak, jertseak, mailotak…. bilduko dituzte ekainaren 18ra arte ikastetxeko idazkaritzan jarritako kutxetan. Zapatilak garbituta, lokarritik lotuta eta paper batean zenbakia jarrita eramatea eskatzen dute antolatzaileek. Amaierako ekitaldia Ordiziako Plaza Nagusian egingo dute ekainaren 19an.