Larri eraman dute haurra ospitalera.
Gaur goizean, 09:15ak aldean, Beasaingo Nekolalde kalean, hirugarren solairutik urtebeteko haur bat erori da. Udaltzaingoak Goierriko Hitzari azaldutakoaren arabera, buruan golpe handia hartu du eta Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian, “oso egoera larrian”.