Enrique Lopez argazkilari madrildarrak irabazi du Legazpi Hiria saria
Ostiralean, 19:00etan, Legazpi Hiria argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte kultur etxean. Ondoren, erakusketa irekiko dute. Erakusketa hilaren 30a arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era. Aurten 139 lagunek parte hartu dute. 546 lan aurkeztu dituzte. Lehen saria Enrique Lopez madrildarrak irabazi du, bigarrena Manu Barreiro beasaindarrak eta hirugarrena David Parra bartzelonarrak. Herriko argazkilari onenari saria Errikarte Agirrek irabazi du. Ikatza argazkilari elkarteak antolatzen duen lehiaketa hau Argizaiola sarirako baliagarria da. Epaimahaiak honako hiru argazkilari hauek aukeratu ditu Argizaiola lehiaketan parte hartzeko: Asier Garagarza, Manu Barreiro eta Manuel Cabezas.