Aitor Aldasoro da alkate Beasainen eta Jon Luqui Urretxun, EAJkoak dira biak
EAJk lortu dituen bederatzi ordezkarien botoak jasota, Aitor Aldasoro izendatu dute gaur eguerdian Beasaingo alkate datozen lau urteetarako. EH Bilduk sei ordezkari izango ditu, eta PSEk bi. Azken hauek zurian eman dute botoa alkatea aukeratzeko bozketan.
Eguerdian egin dute udala osatzeko osoko bilkura Beasainen, aretoa jendez beteta zela. Bertan ziren lehen Beasaingo alkate izandako Jose Luis Arriola eta Patxi Plazaola ere, besteak beste. Aitor Aldasorok bertso batekin eman dio hasiera hitzartzeari. Udal alderdi guztietako kideekin “elkarrekin lan” egiteko deia egin die EAJko alkate izendatu berriak.
Gehiegoz aginduko du beraz EAJk Beasainen datozen lau urteetan, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan herritarrek hala erabakita. Aldasororekin batera, Leire Artola, Malu Valles, Xabier Matarranz, Edorta Diaz del Rio, Irma Arnaiz, Enkarni Arrieta, Jon Olano eta Elena Ruiz arituko dira EAJren udal taldean lanean. EH Bilduren ordezkari gisa, berriz, Koldo Agirre, Garbiñe Zurutuza, Aitor Larburu, Amaia Barandiaran, Aitor Martin eta Zezilia Herrador. PSEk ere bi ordezkari izango ditu udalbatzan: Santiago Urdanpilleta eta Ainara Merino.
EAJ alkatetzan Urretxun ere Azken lau urteetan udalaren lidergoan aritu den Oihane Zabaletak pasa dio lekukoa Jon Luqui EAJko alkate berriari Urretxun. Eguerdian egin dute osoko bilkura eta udalbatza osatuta gelditu da. Espero bezala osatu da Urretxuko udala. Luquiren alboan, Miren Itziar Agirre, Igor Zubillaga, Juan Luis Albisua eta Maialen Fidalgo arituko dira. EH Bilduren taldean Oihane Zabaleta, Iñaki Etxaniz, Unai Badiola, Nerea Altolagirre eta Jon Altolagirre arituko dira. PSEk bi ordezkari izango ditu udalbatzan: Javier Martin Mateo eta Natividad Nieves Medina. Irabazik berriz ordezkari bat izango du, Alberto La Rosa.