Larunbatean lagun mordoxka elkartu ziren udaletxeko arkupean, eta zerbait jan bitartean museoaren eraikina marraztu zuten.
Aitziber Alonso ilustratzailea haurrei azalpenak ematen. / Zumalakarregi
Ormaiztegiko
Zumalakarregi museoak ekintza berezia zuen antolatuta larunbaterako: museoaren eraikinaren kanpoaldean piknika egiten zuten bitartean, eraikina bera marraztea.
Feillet ahizpen margolanen erakusketa dute orain museoan, eta haiek bezala margotzea zen asmoa, meriendatu bitartean.
Euria medio, udaletxeko arkupean sartuta egin behar izan zuten marrazketa saioa. Eguraldiak ez zien, ordea, arratsaldea zapuztu, eta giro ederrean aritu ziren marrazten. Haur mordoxka bat eta beste hainbat heldu elkartu ziren, eta
Aitziber Alonso ilustratzaile donostiarraren laguntza izan zuten marrazteko.