Euri jasaren kalteak ez dira irudiak bezain gordinak izan
Atzo arratsaldeko lehen orduetan Urretxun eta Zumarragan botatako euri jasaren ondorioak ez dira zabaldutako irudiak bezain gordinak izan. Ez da bi herrietan kalte pertsonalik egon eta materialak ere ez dira
The post Euri jasaren kalteak ez dira irudiak bezain gordinak izan appeared first on Otamotz.
Atzo arratsaldeko lehen orduetan Urretxun eta Zumarragan botatako euri jasaren ondorioak ez dira zabaldutako irudiak bezain gordinak izan. Ez da bi herrietan kalte pertsonalik egon eta materialak ere ez dira handiak izan, oro har.
Zumarragako herrigunean batu zen ur gehien. Parrokiako arkupeetan eta Trintxera inguruan ur emaria handia izan zen eta Iparragirre Hiribidean ere bai. Busca etxeak ondorioak jasan ditu eta Monterrey tabernako plaza azpiko garajeetara ere ura sartu zen. Ispilla kiroldegiko kantxa busti zuen urak baina gaur eguerdirako kantxa lehortuta egongo dela esan du Mikel Serrano alkateak. Zumarragako goiko aldean, Linazasoron eta Bidaurretan garajeetara ura sartu zen. Ospitale kanpoko aparkalekuko harrixkak eraman zituen urak eta estolderiak ez zuen hori guztia jasotzeko gaitasunik izan. Aparkaleku hori asfaltatzeko premia dagoela esan du alkateak eta gaur bertan Eusko Jaurlaritzarekin hitz egingo duela.
Urretxun Pagoetako aldapatik behera etorri zen ur gehien eta Ipeñarrieta kalean kalteak egon ziren. Hala ere, eragozpen handirik ez du eragin urak. Mundo Mejor zein Santa Barbara auzuneetan, Santa Barbarako jaitsieran lur jauziak eta igerilekuetako ura zikintzea eragin du atzoko euri jasak, besteak beste.
The post
Euri jasaren kalteak ez dira irudiak bezain gordinak izan appeared first on
Otamotz.