Gipuzkoako ohiko sega txapelketako finalean arituko da Igor Esnaola
Aian jokatu dute asteburuan kanporaketa Gipuzkoako sei segalarik, eta horietatik lau sailkatu dira finalerako. Bi taldetan banatuta lehiatu dute kanporaketa, eta probaren amaieran sei segalarien artean legorretakoa izan da kilo gehien jaso duena: 2.490 kilo guztira.
Jesus Mari Ormaetxea Urki izan zen proban kilo gehien ebaki zituena, 2.641 kilo, baino txartel gorri bat atera zioten eta 20 kilo kendu zikioten azken ematzetik. Berdin gertatu zen Iban Pardorekin. 2.533,5 kilo jaso zituen Pardok, baina hari ere txartel gorria aterata beste 20 kilo deskontatu zizkioten.
Hala, Urki, Iban Pardo, Gabirondo II.a eta Esnaola arituko dira finalean. Aian izango da orduan ere (Gipuzkoa) uztailaren 5ean, igandea, 12:00etan hasita.
1.TALDEA:
- Igor Esnaola Dorronsoro: 2.490 kilo
- Julen Gabirondo Izeta: 2.391 kilo
- Suharri Irazustabarrena Arbelaitz: 1.815 kilo
- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea ‘Urki’: 2.641 kilo (txartel gorria eta 20 kiloko zigorra)
- Iban Pardo Andres: 2.533,5 kilo (txartel gorria eta 20 kiloko zigorra)
- Iñigo Mercader Soroa: 2.408 kilo