Karpan bildu eta gantxiloa eta puntua egingo dituzte koloretako artileekin, eta jositako piezekin herriko txokoak apainduko dituzte.
Iaz trenzubia apaindu zuten kalean jositako telekin. / Irati Badiola
Ekainaren 13an izaten da kalean josteko nazioarteko eguna. Aitzakia horrekin, Ormaiztegin kalean josiko dute bihar, 18:30etik aurrera. Udalak
ekain kulturalaren barruan antolatu du saioa, bigarren urtez.
Plazako karpan bilduko dira herritarrak, eta koloretako artilea egongo da bertan. Bakoitzak bere orratzak eta “tertuliarako gogoa” eraman beharko ditu. Biharko saioan jositako gantxilo eta puntuzko telekin herriko hainbat txoko apainduko dituzte. Iaz, esaterako,
trenzubia apaindu zuten.