Eluska Gerriko, Santos Beloki, Aitor Calvillo, Zeles Goitia eta Gillermo Roa izango dira gonbidatuak. 12:15ean hasiko da saioa.
Asteazkeneroko moduan, bihar 12:15ean hasiko da Segura Irratiko Bixi Bixi saioa. Biharkoa berezia izango da, ordea,
2014-2015 denboraldiko azken saioa izango baita. Hori dela eta, aurtengo denboraldian bidelagun izan dituzten gonbidatuak izango dira biharko saioan. 2007an hasi zenetik,
273. irratsaioa izango da.
Eluska Gerriko alkate ohia, Santos Beloki Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteko ordezkaria, Aitor Calvillo euskara aholkularia, Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduraduna eta Gillermo Roa Elhuyar zientzia elkarteko kidea izango dira
gonbidatuak. Saioa aurkezten, berriz, Lierni Elortza, ohiko moduan.
Bixi Bixi irratsaioa
zuzenean egiten da asteazkenero Segura Irratiaren estudiotik. Segurako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan egiten da irratsaioa, Hitz edo Irri euskara elkarteak bultzatuta eta Segurako Udalak eta Foru Aldundiak babestuta. Euskara biziberritzea eta sustatzea dira saioaren helburuak.
Esker bereziak bide lagunei
2007ko urriaren 10ean hasi ziren irratsaioarekin, eta ordutik hainbat eta hainbat gonbidatu pasa dira bertatik: herritarrak, idazleak, bertsolariak, kirolariak… Bixi Bixik
eskerrak eman dizkie bide lagun guztiei, besteak beste, Goierriko euskaltegiei, Goierriko Hitzari, Elhuyar elkarteari eta asteroko atal finkoetan parte hartzen dutenei.