Montse Delgadok (Zumarraga, 1959) Formigaleko hotel batean eta Etzegarateko Alai jatetxean lan egin zuen Idiazabalgo Baserritarren Kooperatiban hasi aurretik.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Musean jokatzea eta kantatzea.
Hordagoak jo zalea al zara?
Segurola samarra naiz.
Asko aldatzen al duzu bikotez?
Txapelketetan Juan Manuel Aldasoro Eilleorrekin jokatzen dut. Bestelakoetan, tokatzen denarekin.
Abesbatzaren batean abesten al duzu?
Bizitza sozial oso betea dut, baina egunen batean parrokiako koruan abestuko dut.
Idiazabal ala Zumarraga?
Bi herriak oso garrantzitsuak izan dira nire bizitzan. Etxeberri auzoan jaio nintzen eta lotura estua dut hango jendearekin. Urtero jaietara joaten naiz.
Hemen lan egingo ez bazenu, non arituko zinateke gustura?
Haurrekin edo adinekoekin ere gustura lan egingo nuke.
Liburu bat.
Ernest Hemingway-ren Por quién doblan las campanas. Hiru aldiz irakurri dut jada.
Musika talde bat.
Sergio y Estibaliz.
Abesti bat.
Aitorren hizkuntz zaharra. Gutxitan abesten da eta galdu egingo da.
Pelikula bat.
Cumbres borrascosas.
Idiazabalgo txoko kuttuna.
Pilar Enea. Bertan jokatzen dut musean eta giro bikaina dugu.
Zeri diozu beldurra?
Bakardadeari.
Herriko alkate bazina…
Zinegotzia naiz! Erabakitzen den guztia herriarentzat ona izatea ez da gutxi.