Gabiriako eskolak eskerrak eman dizkie igandeko festan parte hartu zuten guztiei
igandean Gabirian ospatu zuten Eskola Txikien Festarekin. “Egun potoloa” bizi izan zutela adierazi dute ohar baten bidez, “emozioz betea”. Bazkalorduan euri zaparrada “izugarria” egin arren, prestatutako ekintza guztiak burutu ahal izan zituzten.
Igandekoa “zoragarria” izan zela adierazi du Gabiriako eskolak, eta eskerrak eman dizkie festara joan ziren guztiei: Eskola Txikietako gurasoak, ikasleak, irakasleak, udal ordezkariak, inguruko herrietako bisitariak, erakundeetako ordezkariak… Festa antolatzen lagundu duten guztienganako esker ona ere adierazi dute.
Balentzategi herri eskola gustora agertu da