Sahararen aldeko krosak 5.000 euro bildu ditu
Ormaiztegiko Sahararen aldeko krosaren antolatzaileek 5.000 euroko txeke bat eman zieten joan den ostiralean Gipuzkoako Sahararen Lagunak elkartekoei. Diru hori Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bideratuko dute, «hango bizi baldintza gogorrak ari...

Ormaiztegiko Sahararen aldeko krosaren antolatzaileek 5.000 euroko txeke bat eman zieten joan den ostiralean Gipuzkoako Sahararen Lagunak elkartekoei. Diru hori Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bideratuko dute, «hango bizi baldintza gogorrak arintzeko proiektuetara». Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete lasterketaren partaideei eta diruz lagundu duten guztiei.