Olaberriko pilota eskolan ekainean zehar eman ahalko da haurren izena
Olaberriko Udalak datorren ikasturterako ere pilota eskola martxan jartzeko asmoa dauka. Hasi nahi duten neska-mutikoentzat izena emateko epea zabaldu dute. Ekainaren 30era arte dago aukera. Gutxienez zortzi behar dira, eskola abian jartzeko.Astean ord...
Astean ordubeteko bi entrenamendu egingo dituzte, urritik ekainera. Irailean, izena ematen duten haurrei proba bat egingo diete entrenatzaileek, bakoitzaren maila zein den jakiteko. Urtean zehar, berriz, hainbat jarduera eta txapelketa antolatzeko asmoa daukate.
2009. urtean edo urte hori baino lehenago jaiotako umeek eman dezakete izena Olaberriko pilota eskolan. Hilero 25 euroko kuota kobratuko diete.