Kultur etxea itxita egongo da abuztuan. Kiroldegian larunbat eta igandeko ordutegia bakarrik aldatuko dute. Nerabeentzako zerbitzuan datorren astean aldatuko dute ordutegia
Secundino Esnaola musika eskolako ikasleak ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzen ari dira. Ostiralean, 19:00etan, taldeen txanda izango da. Labeaga aretoan joko dute. Hilaren 27an, berriz, Areizaga-Kalebarren plazan joko dute. Emanaldi hau
The post Musika eskolaren ikasturte amaierako emanaldiak appeared first on Otamotz.
Dantzaren eta argazkien bidez palestinarren egoera azalduko dute Beasainen, Ordizian eta Legorretan. Beasaingo familietan hartuko dute ostatu.
Tokian-tokian, animalia espezie ezberdinak daude Gipuzkoan, tartean txori espezieak, bakoitza bere ezaugarriekin. Mikel Olano aldundirako aritzeen da basozain lanak egiten, eta lurraldeko ...
ZUMARRAGA // Ekainaren 23ra arte zabalik dago Santa Isabel egunean Antioko mahaien zozketan parte hartzeko izen-ematea. Zozketa hilaren 26an egingo dute. Santa Isabel eguneko bazkarirako izena emateko epea ere irekita egongo da ekainaren 23ra arte.
BEASAIN // Gaur, 18:00etan bilduko da Igartzako kultur mahaia izen bereko jauregian. Aurreko bileretako aktak onartuko dituzte lehenengo, ondoren Mutur Beltz Egunaren gaia landuko dute eta amaitzeko kideek bilerara eramandako gaiak jorratuko dituzte.
ORDIZIA // Herriko kirol eta kultur taldeen festak antolatzeko bilera gaur da 19:00etan Barrena jauregian. Bihar kuadrillak deitu dituzte jaien antolaketa bilera egiteko, ordu berean eta toki berean.
Goierri behean eta garaian aukeratutako 10na proiektu ekonomikoki bideragarriak diren aztertuko dute orain teknikariek
‘Koka-kola eta barea’ antzezlanak errepaso umoretsua egiten dio euskal kantagintzari, Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreen eskutik .Ordiziako Barrena kultur etxean eskainiko dute bihar
Quebrantahuesos zikloturista martxa egin ondoren, Guillermo Prietok erronka mardula hartu du: Sabiñanigotik Valladolidera segiko du bizikletan, Etiopiaren alde. Denera 700 kilometro dira.
ZUMARRAGA // Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zerga ordaindu behar dutenek, uztailaren 1a baino lehen egin behar dute. Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbidera bidaliko dira. Ordainketa banku laguntzaileen bidez egin...
ZUMARRAGA // Atzo goizean, gizonezko batek mendiko labana bat atera zuen Zumarragako geltokiko Kutxanbanken bulegoan. Bere dirua nahi zuela oihukatu zuen, baina ez zuen inor zauritu. Ertzainak berehala heldu ziren eta gizonezkoa atxilotuta eraman zuten.
LEGAZPI // Legazpiarrek Musikaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbatean. 12:00etan, Doinua musika eskolako ikasle eta irakasleek San Migel ermitan joko dute. Arratsaldean, 19:30ean, musika bandak kalejira egingo du erdiguneko kaleetan.
Igartzako Dantzari Kofradiak irailaren 12an ospatuko du bere eguna. Bertako kide izan zen Joseba Juarez oroituko duteBeasaingo dantzariak dagoeneko hasiak dira irailean ospatuko duten Igartzako Dantzarien Kofradiaren eguna antolatzen. Aurten, gainera, ...
SEGURA // Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioak denboraldiko azken saioa egingo du gaur, 12:15etik aurrera. Segurako alkate ohi eta egungo alkateorde den Eluska Gerriko izango dute gonbidatu, eta ohiko atalekin osatuko dute emanaldia. Denboraldi honeta...