
Goierri beheko eskola-umeen 20014ko pilota txapelketa
Goierri beheko 18 udalerritatik hamarretako haurrek parte hartu dute, aurten, bailarako IX. txapelketan. Eskola Kirolaren egutegia bukatu ondoren, ikastetxeetako ikasturtea ahitu arteko eskaintza jartze aldera antolatu du Lazkaoko Lapke elkarteak. Maiatzaren 9an hasi ziren lehiaketako partidak, Ataunen. Harrez gero, asteburu bakoitzean Zegaman, Ordizian, Seguran, Ormaiztegin eta aurreko larunbatean Beasainen izan dira haur pilotariak. Herri horietakoez gain, Olaberriko, Zaldibiako, Idiazabalgo eta Lazkaoko neska-mutikoak ere aritu dira. 2004an jaiotako kimu mailakoek, eta 2005eko eta 2006ko ume kategorietakoek parte hartu dute.
Finalak gaur jokatuko dituzte, Lazkaon. Bazkal ondoan hasiko dira neurketak, plazako pilotalekuan.