Autobus zerbitzua egongo da Santa Barbarako larunbateko kontzertura igotzeko
Morau eta Beñardok joko dute lehenik, eta Ruper Ordorikak gero
Kalegorrian musika zikloaren hirugarren kontzertua egingo dute larunbatean Santa Barbaran. Morau eta Beñardok joko dute lehenengo (20:00etan) eta Ruper Ordorikak taldearekin joko du ondoren (22:00etan). Santa Barbaran auto pilaketarik sortu ez dadin autobus zerbitzua jarriko dute, doan. Autobusa 19:00etatik 01:00etara arte etengabean ibiliko da gora eta behera, Joxe Mari Lasa plazan eta Ipeñarrietan (Berriki parean) egingo ditu geldialdiak.
Kontzertuak doan izanda ere, laguntza bonoa 5 euroan eros daiteke. Bonoa eskuratzen dutenen artean bi bazkari zozketatuko dituzte.












