Gaudeamus koralak irabazi du Antigua Abesbatza Lehiaketa
Gernikako (Bizkaia) Gaudeamus neskatilek osatutako abesbatzak irabazi du XVII. Antigua Abesbatza Lehiaketa. Bost koruk jokatu zuten Antio baselizan egindako lehiaketa larunbat arratsaldea eta gernikarrek lortu zuten puntu gehien. Datorren urteko
Gernikako (Bizkaia) Gaudeamus neskatilek osatutako abesbatzak irabazi du XVII. Antigua Abesbatza Lehiaketa. Bost koruk jokatu zuten Antio baselizan egindako lehiaketa larunbat arratsaldea eta gernikarrek lortu zuten puntu gehien. Datorren urteko abesbatza lehiaketa handian parte hartzeko txartela lortu dute, bide batez, gernikarrek. Oraingoan, Aita Donostia musikagilearen lan bat kantatu zuten koru guztiek lehiaketa jokatzeko ezinbesteko baldintza gisa. Epaimahaiak deliberatu bitartean Pello Leiñena adituak musikagileari buruzko hitzaldia egin zuen.












