
Ordiziako Argi Berri elkarteak Lazkao Txiki 24. bertsopaper lehiaketa antolatu du. Hiru maila daude eta lanak uztailaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira.
Gaztetxoen mailan 13 urte artekoek parte har dezakete, gazteen mailan 14 eta 18 urte artekoek (2015ean gutxienez 14 urte eta gehienez 18 betetzen dituztenak) eta helduen mailan 1996an edo lehenago jaiotakoek.
Parte hartzaile guztiek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete. Gaztetxoen mailan, bertsopaper bakoitzean gutxienez bi bertso eta gehienez lau idatzi behar dira. Gazteek eta helduek, berriz, gutxienez zortzi bertso idatzi behar dituzte eta gehienez hamabi.
Gaiari dagokionez, gaztetxoek
Osasuntsu bizi al gara? galderari erantzun behar diote. Helduen mailan, gaia librea izango da. Neurria eta doinua guztientzat libreak izango dira.
Lanak Argi Berri elkartera bidali behar dira (Gipuzkoa kalea, 15 behea. 20240 Ordizia), uztailaren 2a baino lehen. Posta elektronikoz ere bidal daitezke: aitor-c@ahize.aek.org. Informazio gehiago behar dutenek, 649 01 12 62 (Aitor) zenbakira dei dezakete.
Sariak irailaren 13an banatuko dituzte, Ordiziako Euskal Jaien barne. Maila bakoitzean hiru sari banatuko dituzte. Gaztetxo onenak 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50. Gazteen mailan, irabazleari 300 euro emango dizkiote, bigarrenari 200 eta hirugarrenari 100. Bukatzeko, helduen mailan irabazleak 500 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 eta hirugarrenak 300. Hiru irabazleek Txiki oroigarria jasoko dute.