Elkarteei eta lankidetza proiektuei zuzenduta diru laguntzak eskatu daitezke Ordizian
Garapenerako lankidetza proiektuentzako eta gizarte ongizate arloko elkarteentzako dirulaguntzen berri eman du Ordiziako Udalak. Garapenerako lankidetzako proiektuentzako dirulaguntzak, Hegoaldeko herrialde pobreetako biztanleriaren baldintza sozioekonomikoak hobetzeko eta garatzeko egindako jarduerentzako dirulaguntzak dira.
Udalak 75.000 banatuko ditu proiektu ezberdinen artean. Bakoitzak ezingo du 12.000 euro baino gehiago jaso. Oinarriak hilaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu zituzten eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 10ean bukatuko da.
Gizarte arloko elkarteak
Gizarte ongizatearen arloan lan egiten duten elkarteen artean, berriz, 26.300 euro banatuko dituzte. Oinarriak hilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten eta eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 2a da.