Legazpin armen alardea egin dute. Beasainen, berriz, makala eskuz altxatu eta neskatxen esku dantza egin dute Igartzan.
Legazpiko arma alardea.
San Joan bezperako ekitaldi nagusiak 22:00etatik hasiko badira ere, dagoeneko hasiak dira goierritarrak urteko gaurik magikoena ospatzen. Legazpin armen alardea egin dute iluntzean.
Beasainen, berriz, Igartzako Monumentu Multzoan jendetza elkartu da bi ekitaldi nagusi ikusteko. Batetik, makala eskuz altxatzea egin dute. Auzotarrek herritarrei egindako deialdiak erantzun zabala izan du. Adin desberdinetako herritarrek egin dute bat deialdiarekin. Makala altxatutakoan Kantujirako taldeak San Joan kantua abestu du.
Neskatxen esku dantza izaten da San Juan bezperako ekitaldi nagusia. Buruan lorez egindako koroak zituztela, neskatxen esku dantza egin dute Igartzako zubiaren inguruan.