'Jo ta Su', haurrak suteen prebentzioan hezitzeko materiala sortu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako material didaktikoaren osagarri dira suhiltzaile parkeetara eta Ordiziako SuEskolara ikasleek egiten dituzten bisitak
Gipuzkoako Foru Aldundiak 200 bat ikastetxeetan banatu du Jo ta Su material didaktikoa. Suak prebentzioan hezitzeko materiala da, DVDa eta gidaliburua hartzen dituena. Material didaktikoaz gain, Gipuzkoan dauden zortzi suhiltzaile parkeetan eta Ordiziako SuEskolan egiten diren bisita didaktikoekin osatu nahi dute suteak prebenitzeko gaztetxoei eskaini nahi dieten heziketa.
“Oinarrizko jakintzak izatea oso garrantzitsua da ezbeharrak ahal beste murrizteko”, dio Garbiñe Errekondo Funtzio Publikoko eta Foru Administrazioko diputatuak. Materialaren muina fikziozko film bat da, non eguneroko bizitzan jazo daitezkeen egoerak jasotzen diren. Aldundiak Tolosako Laskorain Ikastolaren laguntza izan du lana egiterakoan.
https://youtu.be/mHoLSTBHZfo