Markel Olano izendatu dute Gipuzkoako ahaldun nagusi
EAJren 18 boto eta PSE-EEren 9 jaso ditu beasaindarrak.
EAJko Markel Olano beasaindarra hautatu dute datozen lau urterako Gipuzkoako ahaldun nagusi. Ez da kargu berria Olanorentzat, aurretik ere beste lau urtean (2007-2011) izan baitzuen postu hori.
Guztira 27 boto jaso ditu gaurko saioan, EAJren 18 botoez gain, sozialisten 9 botoren babesa ere jaso du jeltzaleak. Gainerako alderdiek abstentziora jo dute.













