Seguran, Olaberrian, Urretxun eta Legazpin jaiak eta festa-giroa
San Joan jaietan murgilduta daude Olaberria eta Segura, ostiralaz geroztik. Jai nagusiak ez diren arren, bereziak badira sanjoanak Urretxun eta Legazpin.
- Altzaga: 17:00. 17:00. Sua prestatzea, haurrek eta gurasoek. 20:30. Hirugiharra, txorizoa eta sagardoa (helduek 5 euro). Ondoren. Sua eta dantzak.
- Arama: 20:30. Sua. Ondoren. Mokadutxoa.
- Ataun: 20:00. Atseden-Toki jubilatu elkartearen afaria (6 euro). Ondoren, suak ikustera. 22:00. Suak, auzoetan.
- Beasain: 18:30. Erraldoien irteera txistulariekin, Loinazko San Martin plazatik. 19:30. Makala altxatzea, Igartzan. Kantu-jirakoen kantaldia. 20:00. Neskatxen esku-dantza, Igartzan. Kantu-jiraren irteera, Igartzatik Barrendain plazara. 21:30. Txistularien kalejira. 22:00. Neskatxen esku-dantza, Barrendain plazan. 22:30. Sua, Barrendain plazan. Dantzaldia, musika eskolako Iruzkin Barik eta Muxutruk taldeekin.
- Ezkio-Itsaso 20:30. Herri afaria, Ezkioko plazan. Bakoitzak bere afaria eraman behar du; bertan eskainiko dituzte sagardoa eta ‘queimada’. 22:30. Sua. Ur eta landare bedeinkazioak, sorgin-dantza. Txokolatea eta bizkotxoa. Yartu kultur elkarteak antolatuta.
- Gabiria: 22:00. Sua. Pastak, ardo banaketa eta umeentzat freskagarriak.
- Gaintza: 21:00. Herri afaria On-Bide elkartean (helduek 10 euro, haurrek doan). Ondoren. Sua.
- Idiazabal: 19:00. Silvia Iriondo abeslari argentinarraren kontzertua. 22:45. Solstizio Gaua, Idiazabalgo gazteek antolatuta: kantuak, dantzak… Iñaki Telleria perkusio-jotzailearen eta Iriondo abeslariaren emanaldia. 00:00. Sorpresa.
- Itsasondo: 20:30. Sardina jana eta sagardo dastaketa. 22:00. Sua eta sorgin-dantza.
- Lazkao: 22:30. Sua. Oin-Arin dantza taldea eta Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariak.
- Legazpi: 19:00. Armen alardea, Laubidetik Euskal Herria Plazara. 22:20. Jaialdiaren hasiera, txalaparta eta tobera deiz. 22:30. Sua. Txistulariak, dantzariak, Bertso Olariak, Bedaioko ingurutxoa.
- Legorreta: 20:00. Zahagi ardoa, udalak jarria. Erromeria, Solano musika eskolako trikitilariekin. 21:00. Sua eta dantzak. Elekun abesbatza, Irrintzi-Alai dantza taldea, trikitilariak.
- Mutiloa: Ez dago ekitaldirik.
- Olaberria: 19:00. Lore bedeinkapena, eliza atarian. 19:30. San Joan arbola zutitzea. 20:00. Rockalean txaranga. 20:30. Oilaskoa eta Gernikako piperrak. 22:30. Sua. Dantzariak eta txalapartariak. 23:30. Su-festa Pirotecnia Zaragozanarekin. Ondoren. Dantzaldia, Rockalean txarangarekin.
- Ordizia: 22:00. Sua, Garagartza plazan. Ormaiztegi 20:00. Tantaia jartzea. 22:00. Sua, Kutxa atzean.
- Segura: 23:00. Sua. Txistulariak, sorgin-dantza. Gazte asanbladak antolatuta. Urretxu 19:00. Iparragirre Balerdi musika tailerraren kontzertu-kalejira, herrian barrena. 20:00. Bederatziurreneko meza, Santa Barbaran. 20:30. San Joan arbola zutitzea, Santa Barbaran. 21:00. Kalejira, Lizarriturri txistulari taldearekin. 22:30. Sua, Gernikako Arbola Plazan. Konjuruak, musika, bertsoak, kantua, txalaparta. Iazko San Joan arbolari jarritako lore-koroa sutara botako da, antzinako ohituran. Elortza Anaia trikitilarien saioa.
- Zaldibia: 19:00. Txistularien eta trikitilarien kalejira. 19:30. Artxanberri harriaren estreinaldia, Roman Elosegiren idiekin. Artxanberri kaleko probalekuan. 20:00. Ardo kupela, edariak… plazan. Herri afaria. 22:30. Alamartxo gaua. Sua. Iztueta dantza taldearen saioa eta ikuskizuna.
- Zegama: 22:00. Sua. Dantzariak.
- Zerain: 20:00. Sua, plazan. Haurrek dantza, herriko abesbatza eta mokadutxoa.
- Zumarraga: 20:45. Zumarragako Musika Bandaren eta Antzinako Ama txistulari taldearen kalejirak, herrian barrena. 22:00. Sua. San Joan ereserkia joko du bandak. Euskadi enparantzan.