Zaldibiako Artxanberriko probalekua, atzo, jendez beteta. /I. Gurrutxaga
San Joan bezpera egunez estreinatu da Zaldibiako Artxanberri harria (1.800 kilo). Atzo egin zituzten lehen bi tiraldiak Roman Elosegiren idiek. Idi zaharrak eta kintopekoak nahasian jarri zituen zaldibitarrak. Lehen txandan aritu zen idi pareak 34 plaza egin zituen ordu laurdenean, eta bigarrenean jardun zirenek 36 plaza, 3 metro eta 50 zentimetro. Hartara, azken hori da Artxanberri harriarekin egindako lehen marka ofiziala, federazioko epaileek ikuskatua.