San Joan bezperako suak egin dituzte herriz herri
Urteko gaurik motzena eta magikoena bizi izan dute bart Goierriko herri guztietan. San Joan bezpera dela eta, suak piztu zituzten herri eta auzo nagusietan, baita baserri askotan ere. Euskal Herrian aintzinatik datorren tradizioa da, udako solstizioari ongietorria eman eta espiritu nahiz oroitzapen txarrak erretzeko pizten den sua. Herririk gehienetan, dantzariek eta musikak lagunduta egin dituzte suaren inguruko ospakizunak. Zenbaitetan, protestarako tartea izan da, eta Beasainen edo Seguran esaterako, ‘herriko tabernen’ kontrako sententziak bota dituzte sutara.