EAJk eta EH Bilduk babesa eman diote Arranori Beasaingo osoko bilkuran
Bi alderdiek adostutako mozioa aurkeztu dute udalbatzarrean; PSE-EEk kontra bozkatu du
“El sumario de las herrikos” izenarekin ezagutzen dugun, eta 13 urte luzez irekita egon den prozesu judizialak, pasa den astean utzi du azken kapitulua eta, sententzia horrekin, erakunde eta militante ezkertiar abertzaleei, beren jarduera sozial eta politikoa aurrera eramateko baliabideak mugatu egin dizkie.EH Bilduko Koldo Agirrek egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin die beasaindarrei. Santi Urdanpileta PSE-EEko bozeramaileak kontrako botoa hala defendatu du: “Guk ez ditugu sententzia judizialak baloratzen, batzuk besteak baino gehiago gustatuko zaizkigu. Alderdi guztiak, berdintasun egoeran, nor bere jardunean aritzeko aukera izatea nahi dugu”. Udalbatza berriak bere ibilbidea abiatu berri duenean, beste hainbat gai ere landu dituzte gaurko osoko bilkuran.Herriz herri, Beasainen barne, sortutako ehunka kultur eragile eta bilgune sozio-politiko desjabetzeko ebazpen eta agindu honek, herritar askoren artean islada eta ordezkapena duen talde politiko oso bat, bere lan eta jarduerarako hankamotz uzten du.
Urte luzez iraun duen gogorkeri armatua behin betiko amaitutzat ematen den honetan, Euskal Herriak bere nortasuna indartzeko eta etorkizuna eraikitzeko, lege barruan sortu diren Alderdi eta mugimendu sozial guztiak, euren egitekoak baldintza eta berdintasun egoera normalizatu batean egitea eskatzen du gizarte osoak.
Horrelako epaiek, askotan, zalantzan jartzen dute Estatu baten egituraketa demokratikoa eta Estatuko botereen artean egon behar den banaketa: gobernuaren bultzada politiko baten medioz, epaitegiek gixa honetako ebazpenak bideratzean.
Egoera honen aurrean Beasaingo Udalak, bere babesa eskaintzen die Beasaingo Arrano Kultur Elkarteari eta bertan lan egiten duten eragile politiko, sozial eta kultur taldeei, eta bide batez, sententzia honen aurrean, ondorengo erabakiak hartzen ditu Beasaingo osoko bilkurak:
1.- Espainiar Epai Mahai Gorenak Arrano Kultur Elkartea desjabetzeko hartu duen erabakia irmoki salatzea.
2.- Erabaki honen berri, Espainiar Epai Mahai Gorenari ematea.
3.- Baita ere, Goierriko komunikabide guztiei, argitaratu dezaten, mozio honen onarpenaren berri ematea.
- Osoko bilkuren maiztasuna. Gutxienez bi hilean behin egingo dituzte. Beti izango dira hileko azken ostegunetan 19:00etan.
- Batzordeak eratu dituzte, honakoak izango dira: hazienda-ondarea, udal antolakuntza, hirigintza, kultura, turismo eta merkataritza, zerbitzuak- landa ingurua eta ingurumena, gizarte ongizatea, parte hartzea-berdintasuna-migrazioa eta hezkuntza, gaztedia eta hizkuntza politika. Euskara eta kultura bereiztearen alde egin du Koldo Agirrek eta EAJri aurreko agintaldian bereizketaren kontra egin izana aurpegiratu dio. EAJko alkateak euskara ez, hizkuntza politika izendatu dutela arloa erantzun dio eta zeharka beste esparru guztietan landuko dutela. Agirrek azken lau urteotan ere hala egin dutela esanez amaitu du.
- Erakundeetarako ordezkarien izendapena. Erakunde guztietara joango dira EAJko ordezkariak. Agirrek aurreko agintaldian beste alderdiei Beasaingo Udala ordezkatzeko aukera eman zietela esan dio alkateari. Ez dute aurka bozkatu baina EH Bildu abstenitu egin da puntu honetan. Alkateak puntua bertan behera utzi eta hitz egiteko aukera eman die. Agirrek aurretik aukera hori ez dutela eduki esan du eta gaiaren inguruko bozketa egin dute.
- Ordainsariak. Alkatearen eta beste zinegotzi liberatuaren soldata gordinak zeintzuk izango diren ezarri dute alde batetik. Batzordeetara joateagatik kobratuko dutena ere argitu dute, Agirrek hala eskatuta. Alkateak 67.087 euro gordin kobratuko ditu urtean eta lehenengo alkate ordeak 53.669 euro gordin. Eudelek ezarritako kopuruak hartu dituzte aintzat. EH Bilduko zinegotziek kontra bozkatu dute. Batzarkideen ordainsarien inguruan aldeko botoa eman dute guztiek.