ArcelorMittaleko langileek elkarretaratzea egin dute
Zumarragako ArcelorMittaleko langileek elkarretaratzea egin dute euren lankide baten heriotza salatzeko. Ez dute pankartarik jarri, ezta agiririk irakurri ere. Komunikatua arratsaldean irakurriko dute, Urretxu eta Zumarragako Langileria (UZL) kolektiboak antolatu
Zumarragako ArcelorMittaleko langileek elkarretaratzea egin dute euren lankide baten heriotza salatzeko. Ez dute pankartarik jarri, ezta agiririk irakurri ere. Komunikatua arratsaldean irakurriko dute, Urretxu eta Zumarragako Langileria (UZL) kolektiboak antolatu duen manifestazioan. Manifestazioa Areizega-Kalebarren plazatik irtengo da, 19:00etan.
Langileak azpikontratatutako enpresa batentzat lan egiten zen. 39 urte zituen. Teilatuan konponketa lanak egiten ari zen eta 12 metroko altueratik erori zen.