Herri bat, bi ikuspegi
Herrigintza moduen gaineko desadostasunek eztanda egin dute Zerainen, eta zauriak sendatzeaz hitz egin dute bi aldeetako ordezkariek. 2015eko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu diren bi aldeen ordezkariekin egon gara aste honetako GoiBerri aldizkarian: EH Bilduko Arantxa Ruiz de Larrinaga eta Zeraingo Herri Kandidaturako Aitzol Telleriarekin.
EH Bilduk udal hauteskundeetan zerrenda osatzea erabaki ondoren, Herri Kandidaturak atzera egin eta ez aurkeztea erbaki zuen. Hala, EH Bilduk hartu du udala osatzeko ardura. Ruiz de Larrinagaren ustez, orain Zerainen gertatu dena ez da berria, “lehendik datorren kontua” baizik. EH Bilduko ordezkariaren arabera, orain lau urteko hauteskundeetan egin zen aldaketarako “saiakera”, baina bi aldeen arteko “talka” gertatu zen.
Herri kandidaturak, bere aldetik, herrian bi zerrenda egoteak “sistema guztia aldatu” egingo lukeela irizten du, eta hor kokatu du Telleriak hauteskundeetarako zerrendak atzera egiteko erabakia. Zerainen alderdi politiko bat aurkeztu izanak orain arteko bidearekin haustea dakarrela dio Telleriak.
Erreportaje osoa GoiBerri aldizkariko papereko edizioan irakurri ahalko da gaurtik aurrera.