Igartubeitiko Baserri Eguna erlezaintzaren ingurukoa izango da, etzi
Zazpigarren urtez antolatu dute Baserri Eguna. Erakusketa, ezti dastaketa, kandela tailerra eta hitzaldia izango dira, besteak beste.
EGITARAUA 11:30. Erlezaintza erakusketaren inaugurazioa. Aurkezpena: Josune Epelde, Aikur Museoa. Euskal Herrian antzinan erabili izan diren erlezaintzako lanabes eta erlauntzen bitartez, erleek naturan duten garrantziaz ohartu, eta euren produktuak ikusi eta ezagutzeko aukera. Gordailuko eta Aikur Museoko piezak. 12:15-12:30. Hiru ezti ezberdinen dastaketa, Aikur Museoaren eskutik. 12:30-13:30. Haurrentzako kandela tailerra, Aikur Museoaren eskutik. Umeek argizariarekin kandelak egin ahal izango dituzte etxera eramateko. Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan. 12:30-13:30. Liztor asiatikoaren kezka solasaldia, Gipuzkoako Erlezain Elkartearen eskutik. 13:30. Mokadutxoa.