Aurten 24 sagardo dastatzeko aukera dago. San Pedro festetako ekitaldirik jendetsuena izaten da.
Mutiloako sagardo festa.
Mutiloarrak San Pedro festetan murgilduta dabiltza atzoz geroztik. Festetako ekitaldirik arrakastatsuena, sagardo dastaketa, aurten ere arrakastatsu izaten ari da. Jendetza elkartu da Mutiloako pilotalekuan, bertakoa zein eskualdekoa. 24 sagardo dastatzeko aukera dute, edalontzia 3 euro ordainduta. Tripa betetzeko aukera ere bada, Segurako taloekin eta oilasko erreekin.
23:30etik aurrera, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izango dute.