Prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute
Zumarragan ArcelorMittal multinazionalak duen lantegian atzo gertatutako lan istripuaren ondorioz langile bat hil eta gero, gaur goizean lantegian eta arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazan prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute. Goizeko elkarretaratzea lantegiko
Zumarragan ArcelorMittal multinazionalak duen lantegian atzo gertatutako lan istripuaren ondorioz langile bat hil eta gero, gaur goizean lantegian eta arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazan prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute. Goizeko elkarretaratzea lantegiko komiteak deituta egin dute. Arratsaldekoan eragile gehiago elkartu dira UZL-k (Urretxu-Zumarragako Langileriak) deitutako elkarretaratzean. Deialdia babestu dute: LAB, ELA, Gazte Asanblada, Ernai, Gazte Komunistak, EH Bildu eta Irabazik. Lema Prekaritatea hiltzailea! Noiz arte? izan da.