Aizkoaten bihar egingo dute elkarteko festa, Azurmendi eta Olasagastirekin
Ataun San Martingo Aizkoate kultur elkarteak bihar igandea ospatuko du soziedade mailako festa. Elkartearen sorrera gogoratzen dute, San Pedro inguruan. Eguerdian, 12:00etan, umeentzat jolasak antolatu dituzte. 12:30ean, toka txapelketa hasiko da. Ataundar guztiek parte har dezakete, han jaiotakoek nahiz bertan bizi direnek. 14:30ean, bazkideen bazkaria egingo dute.
Arratsaldean, goi mailako aizkora erakustaldia izango da, Aizkoate aurrean. Euskal Herriko bi aizkolari txapeldun ariko dira: Iñaki Azurmendi arriarandarra eta Joxe Mari Olasagasti igeldoarra. Aimar Aierbe eta Markel Galparsoro korrika ariko dira.