Haurrentzako puzgarriak izango dira bihar Mutiloan
Ostegunean, txerria udaletxeko balkoian jartzeraekin batera hasi zituzten San Pedro jaiak Mutiloan. Bertan jarraituko du astelehen arratsera arte. Ordura arte, ekitaldi ugari izango dira.
Gazte bazkaria, haurrentzako jolasak eta herri afaria egingo dituzte gaur, besteak beste, eta gauean dantzaldia izango dute Guri Bost taldearekin. Gero, mozorro gaua, goizaldera arte parranda egiteko aitzakia.
Bihar eguerdian txakolin dastaketa egingo dute, lehen aldiz; haurrek, bitartean, puzgarriak izango dituzte aukeran. Arratsaldean, herri kirolen erakustaldia egingo dute. Azurmendi, Ugarteburu, Zaldua eta Dorronsoro ariko dira aizkoran. Harri jasotzen, berriz, Izeta III. Elortza eta Larrañaga trikitilariak arituko dira giroa alaitzen.
Astelehenean amaituko dira Mutiloako jaiak, San Pedro egunean. Bola jokoa eta paella jatea egingo dituzte, eta bazkalondoan argazki lehiaketako sari banaketa egingo dute. Ondorengo jokoekin emango zaie amaiera jaiei.
Jaiek irauten duten bitarten, bestalde, argazki eta eskulan erakusketa egongo da ikusgai udaletxeko ganbaran. Argakiak, lehiaketara aurkeztutakoak dira, eta eskulanak, harizkoak gehienak, herritar talde batek eginak.
EGITARAUA
Gaur
14:00. Gazte bazkaria.
17:00. Haurrentzako jolasak eta merienda.
20:30. Meza.
21:00. Herri afaria.
00:30. Guri Bost taldearen kontzertua eta mozorro gaua.
Bihar
Goizean. Goiz eresia Segurako txistulariekin.
11:00. Bola lehiaketa.
12:00. Puzgarriak.
12:15. Txakolin dastaketa.
12:30. Gabiriako Goruntz dantza taldearen emanaldia.
Eguerdian. Bazkal aurreko poteoa, Elortza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.
18:30. Herri kirolak. Aizkoran: Azurmendi, Ugarteburu, Zaldua eta Dorronsoro. Harri jasotzen: Izeta III. Ondoren. Erromeria Elortza eta Larrañaga trikitilariekin.
Astelehenean
13:00. Bola jokoa.
13:30. Meza nagusia.
14:30. Paella jatea.
Bazkalondoren. Argazki lehiaketako sari banaketa eta jokoak.