Gaztaren ekoizpen prozesua ikusi eta larreei bisita aukeran Idiazabalen
Udarako turismo eskaintza berezia aurkeztu dute Ondramuño gaztandegian. Iaz 1.500 bisitari hartu zituen Idiazabalek eta aurten kopuruari eutsi edo gainditu nahi duteIdiazabalen uda parterako prestatu duten turismo eskaintzaren aurkezpena egin dute. Ha...
Udarako turismo eskaintza berezia aurkeztu dute Ondramuño gaztandegian. Iaz 1.500 bisitari hartu zituen Idiazabalek eta aurten kopuruari eutsi edo gainditu nahi dute
Idiazabalen uda parterako prestatu duten turismo eskaintzaren aurkezpena egin dute. Hainbat eragile elkartu dira Ondramuño gaztandegian, izan ere, eskaintza elkarrekin prestatu dute. Aurtengoan bisitariek ohiko bisita gidatuez gain, ustiapenak zein gaztaren ekoizpen prozesua bertatik bertara ikusi ahalko dute. Larreei ere erreparatu nahi izan diete eta Atxurbi mendiko larreetara bisita gidatua antolatu dute.Ioritz Imaz alkateak Erro kooperatibak egiten duen lanari azpimarra egin zion atzoko aurkezpenean, «bisitak %60 igo dira eta hori zerbait ondo egitearen seinale da». Leire Arandia Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroko zuzendariak iaz 1.500 bisitari izan zituztela eta aurten kopuru horri eusteko edo gainditzeko asmoa dutela esan zuen. Idiazabal Gaztaren Ibilbiderako (GR-283) dagoeneko iaz baino izen-emate gehiago dituzte.
Goiturreko zuzendari Niko Osinaldek eskaintza ez dela soilik kanpotarrentzat nabarmendu zuen, «inportantea da nork bere herriak eskaintzen duena jakitea. Izan ere, bisitariek, turismo bulegoetara iritsi baino lehen, herritarrekin egiten dute topo». Goierriko ostatuetan honezkero iaz baino erreserba gehiago eginda dagoela gehitu zuen Osinaldek. Bihar Donostiako Acuarium-arekin hitzarmena lotuko dute hango sarreran Goierriko turismo liburuxka eskaini dezaten. Goierri-Tolosaldea gida bateratuaren aurkezpena egitekoak dira aste honetan bertan.