Enba sindikatuak antolatuta, Zeraingo Lumagorri hiltegia ezagutzeko aukera izango da bihar 'Ongi etorri baserrira!' egitasmoaren baitan
Baserriko lanak eta produktuak ezagutzeko aukera dago bihar eta etzi
Baserrietako ateak zabaldu nahi izan dituzte baserritarrek Enba sindikatuak bultzatuta, jendeak beren etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzan, eta zer eta nola ekoizten duten ikusita, gehiago baloratu dezaten.
Ongi etorri baserrira! egitasmoaren bigarren edizioa da hau, eta Goierrin izango du aurten oihartzuna, Zeraingo Lumagorri hiltegiak bere ateak irekiko dituelako bihar, uztailak 3. Amezketako Mendiko baserrian duten oilasko haztegiaren bisitarekin osatuko da Zeraingoa. Goizeko 11:00ak eta 14:00ak bitartean burutuko da bisita.
Zeraingo eta Amezketako bisita hauetaz gain, Enbak beste zazpi ibilbide osatu ditu bihar eta etzi egiteko. Gipuzkoako hamahiru baserrik irekiko dituzte beren ateak egun hauetan, Zeraingo hiltegiarekin, bi sagardotegirekin eta txakolindegi batekin batera. Baserritar-ekoizleak eta kontsumitzaileak gerturatzea da, azken finean, egitasmo honen helburua.
Enbaren
Ongi etorri baserrira! egitasmoko bisitetan parte hartzen duten guztien artean,
Kalitatea-ko produktu saskitxoak eta nekazalturismo batean 4 pertsonentzako bi gauko Nekatur-eko
Bonus Fuksia zozketatuko dira.