Uztailaren 17ra arte izango dira udalekuak Gabirian, goizez.
Gabiriako haurrak, udako aisialdi programan. / Jon Ander Larrañaga
Ekainaren 22an hasi zen Gabirian udako aisialdi programa, eta 34 haur dabiltza aurten. Goizez biltzen dira, eta hainbat ekintza egiten dituzte herrian bertan, adinaren araberako taldeetan banatuta. Aurten, gainera,
lehen aldiz DBHko lehenengo eta bigarren mailako gaztetxoek ere parte hartu ahal izan dute.
Lau monitorek gidatzen dituzte ekintzak, laurak herriko gazteak. Uztailaren 17an amaituko dira Gabiriako udalekuak.