Hilabete honetarako ordutegia aldatu dute, eta astearte eta ostegunetan bakarrik egongo da irekita, goizez
Azkeneko urteetan bezala, aurten ere Sobronera joango dira Zegamako gazteak
Hasi dute udako denboraldia Zegamako Bele Gazte gaztelekuan. Asteartean pintxo lehiaketa egin zuten, eta uztailean zehar egiteko beste hainbat ekintza dituzte antolatuta. Zegamako gazteek, hortaz, ez dute aspertzeko astirik izango uztaileko oporraldian.
Datorren astean, uztailaren 7an, altxorraren bila jokoa egingo dute herrian, 10:30etik aurrera. Uztailaren 14an, berriz, erreka garbituko dute. 10:30ean hasiko dira, eta amaitutakoan ur festa egingo dute, egindako lanaren ordainsari modura.
Irteera bat ere antolatu du Bele Gazte gaztelekuak. Uztailaren 23an izango da, Sobrongo (Araba) abentura parkera. Goizeko zortzietan irtengo dira Zegamatik, eta egunaren amaieran itzuliko dira.
Udako denboraldiari amaiera emateko, uztailaren 28an afaria egingo dute Murgizelain. Horren aurretik, dena den, hiruhileko honetan egindako ekintzen ebaluazioa egingo dute denen artean.
Bele Gazteren ekintza guztietan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da gaztelekuan. Bestalde, gaztelekuan bertan elkartuko dira ekintza guztiak egiteko.
Uztaileko ordutegia
Gaztelekuko ordutegia aldatu egingo da uztailean. Astearte eta ostegunetan egongo da irekita, 10:30etik 13:30era. Dena den, ekintza bereziak dauden egunetan itxita egongo da, baita abuz