Igor Esnaola Gipuzkoako txapeldun, berriz ere
Irabazle izan da Aian Legorretako segalaria.
Aiako hilerri azpiko belardiak jaso du gaur eguerdian aurtengo Gipuzkoako Sega Txapelketako finala. Lehia gogorra eta estua izan da, baina, Igor Esnaola legorretarra izan da txapeldun bertan. Julen Gabirondo, Jesus Mari Ormaetxea Urki eta Iban Pardo izan dira finalean aritu diren beste hiru segalariak. Ordubeteko lana zuten aurretik; goierritarra izan da kilo gehien ebaki dituena.
“Egindako lanarekin gustura” gelditu da Esnaola. Hitzordura “justuko gorputzaldiarekin” zihoala aurreratu zion Goierriko Hitzari Esnaolak txapelketa baino lehen.
Erlazionatutako edukia«Justuko gorputzaldiarekin» doa Igor Esnaola Gipuzkoako finalera