Arrainak hilik agertu dira Urola errekan
Amuarrainak gehienak, arrain andana hilik agertu da Urola errekan Ipeñarrietatik Lizeora doan zatian, Urretxun. Sos Deiak-i deitu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak bertaratu dira asteburuan egoera aztertzeko. Behin azterketak eginda,
Amuarrainak gehienak, arrain andana hilik agertu da Urola errekan Ipeñarrietatik Lizeora doan zatian, Urretxun. Sos Deiak-i deitu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak bertaratu dira asteburuan egoera aztertzeko. Behin azterketak eginda, beroaldiak urak berotu eta likena ugaritu dela ebatzi dute, likenak ureko oxigenoa xurgatu eta arrainak oxigeno faltagatik hil direla esan dute teknikariek.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren uren kalitatearen informean Urola errekaren, Legazpi eta Aipurutxo artean egiten duen bidean, uraren kalitate biologikoa neurrizkoa eta eskasa parametroetan dago bigarrena gailentzen delarik.