«Legazpiko alkate izango banintz, herria dantzan jarriko nuke»
Legazpiko Karibe Zaharra tabernan 31 urte daramatza Agustin San Martin ‘Txamar’-ek, barraren atzealdean. Dagoeneko ezaguna da herritar guztien artean.
Zer duzu nahiago, ...
Legazpiko Karibe Zaharra tabernan 31 urte daramatza Agustin San Martin ‘Txamar’-ek, barraren atzealdean. Dagoeneko ezaguna da herritar guztien artean.
Zer duzu nahiago, barra atzean ala aurrean egotea?
Bietan.
Noiz izaten da giro hobea tabernan, egunez ala gauez?
Gauez.
Zein da jendeak gehien eskatzen duen edaria?
Garagardoa.
Eta zuk eskatzen duzuna?
Ardoa.
Tabernan bizitako data gogoangarri bat.
Obra egiteko itxi genuenekoa.
Zaletasun bat.
Txakurrarekin mendira joatea.
Musika talde bat.
Hertzainak.
Abesti bat.
Gure bazterrak, Mikel Laboarena.
Liburu bat.
Orain irakurtzen ari naizena: Lucio Urtubiaren La revolución por el tejado.
Pelikula bat.
La lengua de las mariposas.
Janari bat.
Angulak.
Amets bat.
Hegan egitea.
Oporretarako leku bat.
Autokarabanarekin Euskal Herrian zehar bidaiatzea gustuko dut.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lehenengo bizikleta. BH bat zen.
Gorroto duzuna.
Hipokresia.
Legazpiko alkate bazina.
Herria dantzan jarriko nuke.
Legazpin biziko ez bazina.
Akabo.