Ilinti merkatari elkarteak antolatu du. 10:00etatik 20:00etara, denda batzuek plazan jarriko dute postua, eta besteek dendaren kanpoaldean.
Ilintik 2012an antolatutako stock azoka. / Eskeine Legorburu
Hirugarren urtez, Ilinti merkatari elkarteko hainbat dendak kalera aterako dute bihar beren eskaintza. Herritarrei produktuak gerturatzea da
helburua, eta herrian «denetik» dutela erakustea. «Produktuak kalera aterata, jendeak ateari eduki diezaiokeen beldurra sahiestu nahi dugu», adierazi du elkarteak.
Aurreko urteetan irailean egin izan dute egitasmo hau, baina aurten uztailera aurreratzea erabaki dute, uztail kulturalarekin bat egiteko.
10:00etatik 20:00etara aterako dituzte dendak kalera. Hamar dendak plazan jarriko dituzte beren postuak, eta beste hamahiruk dendaren kanpoaldean bertan.
Plazan izango diren dendak: Poxpolin, Jokine, Urzelay oinetakoak, Laubide belardenda, Naigo arropa denda, Paternain ileapaindegia, Nuñez, Kuka’s, Korosti eta Idoia oinetakoak.
Postua dendaren kanpoaldean jarriko dutenak: Mirentxu, Alberdi, Maitia oinetakoak, Egoki, Kuka’s —honek plazan eta denda aurrean jarriko du postua, bietan—, Andere, Korosti kafeak, Lanbroa belardenda, Ruth lorategia, Arantzazu optika, Apatxo, Urkiola eta Eder lentzeria.